Olentzero lehiaketak ez zuen 75. Urteurrena ospatzerik izan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 28a, 11:00

Halere, haurren kuadrilek ibilalditxoak egin zituzten olentzero bizkar gainean zutela, bakoitzak bere ikastetxeko burbuila mantenduz

1945. urtean egin zen lehen aldiz Lesakan Olentzero lehiaketa, Esparza familiak sustatuta. 1950. urtean udalak bere gain hartu zuen Olentzero lehiaketaren antolaketa. Urte hartan, txuri-beltzeko argazkian ageri den Nabaz auzoko taldeak irabazi zuen lehiaketa. Azken urteetan, olentzeroarena ez ezik, jaiotza lehiaketa ere antolatu du Lesakako udalak. Aurten ez zen halakorik izan plazan, beraz, lehiaketaren 75. Urteurrena ez da ospatzerik izan. Horren ordez, osasun agintarien eta udalaren baimenarekin, ikastetxeetako taldeen burbuilak mantenduz, olentzero bizkar gainean hartu eta beraien ibilbidetxoak egin zituzten eskean Lesakako neska-mutikoek abenduaren 24an.

1950. urtean Lesakako udalak bere gain hartu zuen olentzero lehiaketaren antolaketa. Argazkian ageri den Nabaz auzoko taldea suertatu zen garaile.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun