Sinopsia
Jeffek Charlie laguna portura arrantza egitera eraman nahi du Izan ere, Jeff hagitz trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charliek, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du.
Baina itsas-beheran Charliek erdi lurperatuta dagoen kutxa bat ikusten du. Barrenean mapa bat eta bidaia eguneroko bat harrapatzen dituzte. Egunerokoa irakurtzen hasi eta piraten abentura kitzikagarri batean murgilduko dira.
Bidaia honetan, ikusle txikienak itsaso zakarraren gorabeherez, gauaren magiaz eta adiskidetasunaren botereaz ohartuko dira. Piraten istorio bat keinu bidezko ikuskizun arina eta dibertigarria da.