Primeran pasatu zuten Lesakako gaztetxoek abenduaren 22an Beti Gazteko VII. ipuin lehiaketako sari banaketan, Ameli eta Xirrikituen jostunek ipuin kontalariaren eskutik. 99 ipuin aurkeztu dituzte aurten Lesakako neska-mutikoek lau kategoriatan eta zortzi lan saritu zituzten. Liburu pare bat eta beraien ipuina argazkiekin txukun inprimatua izan zuten saritzat.
- A kategorian (3.maila), Nahia Ubiria Artolaren Txoriak basoan eta Intza Sagardia Oiarzabalen Aneto Mendia izan ziren ipuin sarituak.
- B kategorian (4.maila), Maialen Ormaetxea Erroren Abentura New York-en eta Ioritz Iriarte Azpirozen Sorgin aroa izan ziren saritutako lanak.
- C kategorian (5.maila) Eneritz Iratzoki Porturen Kapa ikusezina eta Uxue Apezteguia Bañezaren Munduaren leherketa saritu dituzte.
- D kategorian (6.maila), azkenik, Ekhi Rojo Rodriguezen Katu bidaiaria eta Kattalin Castro Ordokiren Solasten duen marrazkia izan dira sarituak.
Aipatutako sarituez gain, liburu batzuk zozketu ziren parte hartzaile guztien artean.