Igantzitik ere pasako dela jakinarazi du Olentzerok eskutitz bidez

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 23a, 09:00
Olentzeroren eskutitza han-hemenka agertu da Igantzin.

Erregeen partetik ere abisua pasatu du, neurri guztiak errespetatuz, beraiek ere etorriko dela erranez

 

Egun hauetan Igantziko zenbait lekutan Olentzerok idatzitako eskutitza agertu da. Bertan, haurren kezka sumatuta, lasaitu egin nahi izan ditu, beti bezala bere egun haundian etorriko dela argituz. Erregeen partetik ere abisua eman nahi izan die, beraiek ere, neurri guztiak errespetatzen Igantzitik pasatuko direla erranez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun