Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzarekin, emanaldia antolatu dute. Sarrerak dagoeneko salgai daude Agara prentsan hiru euroren truke.
Sinopsia
Luisak eta Marisak gitarra elektriko berezi bat jasoko dute jaraunspenean; horrekin bere osaba Libertok iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera bidaiatu zuen. Eguneroko bat balitz bezala, soka bakoitzak esperientzia zoragarri bat du, protagonistek berpiztu eta, horrela, hainbat lekutara bidaiatu eta istorio ederrak ezagutzeko aukera izanen dutena: sei soka, sei ipuin.