Suakai konpainiaren ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 30ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 28a, 08:00

Zinema eta soinu-banda uztartzen dituen emanaldia eskainiko dute asteazkenean 18:00etan Harriondoa kultur etxean.

Dagoeneko sarrerak salgai daude Xagu eta Telletxean zortzi euroren truke. Konpainiak 70 minutu irauten dituen zuzeneko soinu-banda originaleko ikuskizuna eskaintzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun