GABON-KANTEN LEHIAKETA
Nortzuk parte hartzen ahal dute?
Lehiakideak bakarrik edo taldeka aurkeztu ahalko dira eta edozein adinetako herritarrek parte hartzen ahal dute. Parte-hartzaileak beratarrak izan beharko dira edo taldeen kasuan taldekideren bat beratarra izan beharko da. Pertsona bakoitzak gehienez ere bi bideoetan parte hartu ahalko du eta kantak instrumentuekin edo gabe aurkeztu daitezke. Bi sari emanen dira: lehenengo saria 300 euroko txartela eta bigarren saria 200 euroko txartela, biak ere Berako dendetan gastatzeko.
Nola parte hartu eta bidaltzeko epea
Edozein gabon-kanta aukeratzen ahal da eta euskaraz abestu beharko da. Bideoak 2020ko abenduaren 21etik 31ra arte bidali daitezke Whatsapp bidez 628 43 39 19 telefonora. Bideoarekin batera ondoko datu hauek eman beharko dira: Izen-abizenak (abeslariarena edo taldeen kasuetan ordezkari batena); abeslari edo ordezkariaren posta elektronikoa, abestiaren izenburua eta telefonoa.
Nork baloratuko ditu gabon-kantak?
Berako Kultur Batzordeak Epaimahaia izendatuko du eta epaimahaiaren erabakiak atzeraezinak eta apelaezinak izanen dira. Oinarri hauetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten musika-grabazioen bideoak ez dira onartuko eta saria eman gabe geratzen ahal da.
Balorazio irizpideak
Epaimahaiak originaltasuna, sormena eta konposizioen interes musikal eta artistikoa baloratuko ditu. Era berean, interpretazioa, afinazioa, eszenaratzea, aurkezpena eta janzkera baloratuko dira.
*Oharrak:
– Bideoak grabatzerakoan familia ezberdineko taldekideen kasuan segurtasun neurriak areagotu behar dira (distantzia, aire zabalean grabatzea lehenetsi,…).
– Covid-19ari buruzko indarreko segurtasun legeria bete beharko da.