Urteko azken partidan garaipenaren bila lehiatuko da Baztan futbol taldea Tuteran

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 18a, 09:00

Baztan futbol taldearen ligako lehen hamaikakoa.

Sailkapenean azkena den CD Lourdes taldearen kontra ariko da larunbatean

Larunbat arratsaldean jokatuko du ligako partida Baztan futbol talde nagusiak Tuteran, hirugarren mailari dagokion hamargarren jardunaldian. Sailkapenean azkena dagoen CD Lourdes taldea izanen dute arerio eta, beraz, urteko azken partidan garaipena lortzen saiatuko dira Igotz Garderen mutilak.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

CD Lourdes – Baztan, larunbatean 16:00etan Tuterako Santa Quiteria zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun