Elikadura eta kirolari buruzko solasaldia eskainiko du Patxi Vila txirrindulari ohiak eta teknikari beratarrak abenduaren 19an, larunbatean 12:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxeko Txokobiko aretoan. Beti Gazte elkarteak, Lesakako udalaren laguntzaz antolatutako solasaldia publiko guztiari zuzendua dago, baina bereziki kirolariak direnei.