Aurten Ricardo Baroja artistaren 150. urteurrena ospatzen den honetan, izen bera duen ikastetxeak 40 urte bete ditu Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 16a, 11:00

Berako Ricardo Baroja ikastetxea 1980. urtean sortu zen, artista, berriz, 1871ko urtarrilaren 12an. 2020-2021. ikasturtean biak omenduko dituzte, egoerak behartuta, ekitaldi xume bat antolatuz.

Ricardo Baroja Nessi artista.

Ikastetxetik adierazi dutenez «bai ikastetxeak baita Baroja artistak ere, beraien garaiko erronkei aitzin egin behar izan zieten. Artistak kultura-esparruan, eskolak, berriz, irakaskuntzan». Harro gaineratu dutenez «erronka horiei behar bezalako erantzuna eman diogulakoan gaude. Izan ere, ikastetxearen 25. urteurrenean 70 ikasle genituen. Momentu honetan 200 ikasle ditugu».

Azkenik, ikasturtean zehar eginen dituzten ekitaldien berri emanen dutela iragarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun