Abenduaren 20an, igandean, 18:00etan Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak Gospel musika kontzertua antolatu dute. Taldeak oinarri espirituala duten XX. mendeko gospel doinuak eta musika afroamerikarrak eskainiko ditu. Kontzertua Berako Kultur Etxean eskainiko da eta sarrerak sei euroren truke eskuratu ahal izanen dira.