Ciento Volando taldea Carlos Colinak (ahotsa, gitarra, teklatua eta harmonikak), Raul Elizaldek (gitarrak), Joseba San Sebastianek (baxua) eta Mattin Arbelaitz zubietarrak (bateria) osatzen dute. Ohiko taldekideez gain, herriko hiru musikarirekin zenbait kanta jo zituzten: Pello Etxebeste (tronboia eta moldaketak), Xabi Fagoaga (tronpeta) eta Jon Alberro (saxofoia). Hauek izan ziren, hurrenez hurren, larunbateko kontzertuan eskaini zituzten kantak: Key to the highway; La última vez; Wildflowers; Supernova; Al menos hasta el lunes; Tarde para ti; Siempre nos quedará Tennessee; ¿Porqué no?; New orleans; Hora de cerrar; Los charcos; Frágil; Días que tachar; Caminar; eta, The end.
Kontzertua bukatu zenean, bortz euroren truke taldearen diskoa erosteko aukera izan zuten bertaratuek.