Janari bilketarik ez baina diru bilketa bai eginen dutela egunotan Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 11a, 17:00
Urtero hainbat janari biltzen dute Etxalarren, baina aurten ezin izanen dute hori egin.

Covid-19a dela eta, jende pilaketak ekiditeko aurten, Eguberri garaian ez da janari-bilketa kanpainarik eginen Etxalarren. Hala ere behar dutenei laguntza emateko, etxeetara sobreak banatuko dituzte eta nahi duenak bertan dirua sartu eta Erretoreneko buzoian sartu dezake abenduaren 13tik 20ra bitartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun