Lesaka ikergai duten lanak egiteko dirulaguntzak emanen ditu Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 10a, 16:00

Dirulaguntzaren onuradunek, proiektua bukatu ondoren, herritarren aitzinean aurkeztu beharko dute.

Lesakako Udalak Lesaka ikergai duten 2020-2021 ikasturteko gradu eta master akaberako lanak egiteko dirulaguntza eskaini du. Aurkeztutako lanen artean bi aukeratuko dira, eta bakoitzari 500 euroko dirulaguntza emanen zaio. Baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleek eskaera urtarrilaren 30a baino lehen egin beharko dute Lesakako Herriko Etxean.

Deialdiaren oinarriak eta informazio guztia www.lesaka.eus webgunean edo 948 63 70 05 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun