Auto-pilaketak N-121-A errepidean, Endarlatsatik Irunera bidean

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 10a, 08:27

Kamioi bat matxuratu da Lastaola baserriaren parean eta horrek goizean goizetik eragozpenak sortu ditu N-121-A errepidean. Irakurle batek TTIPI-TTAPAri bidalitako argazki honetan ageri den bezala, auto-ilarak sortu dira Endarlatsatik Irunera bidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun