Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituaren baitan, Lesakako Udalak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin antolatuta, La Banda antzerki-zirku taldeak ‘Kimera’ ikuskizuna eskainiko du haurrentzat eta famikientzat abenduaren 13an, igandean 17:30ean, Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera 5 euro kobratuko dute.
Markeliñeko Joserra Martinezen zuzendaritzapean, Izaskun Lasarte, Txetxu Collado eta Nano Napal artistak ariko dira taula gainean, Jorge Cordónen musikarekin.