Kanpoko aldeko paretak moldatu eta margotu dituzte eta orain jubilatuen egoitzara joateko eskailerak, barandak eta bertze osagarriak moldatzen ari dira, erabiltzaileen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko asmoarekin.
1995eko maiatzaren 6an izan zen Baratzondoko gunearen inaugurazioa. Urte pare bat lehenago hasiak ziren lanak egiten. Goiko aretoak, herriko adinekoentzat egin zenak, urte berean ireki zituen ateak, pixka bat beranduago, irailean. Geroztik aunitz erabili den eraikina izan da eta bazuen moldaketaren beharra.