Bertako gaztain barietateak txertatzeko ikastaroak eginen dituzte Arantzan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 10a, 07:00

2021ean eta 2022an egitekoak dira, baina lehen bilera informatiboa abenduaren 16an eginen dute eskolan

Bertako gaztainak galtzen ari direla eta, herritarrentzat txertaketa ikastaroak eginen dituzte Arantzan 2021 eta 2022 urteetan. Horretarako lehen bilera informatiboa eginen dute abenduaren 16an, asteazkenean 18:00etan, Arantzako eskolako gimnasioan.

Bertaratzeko asmoa dutenek Arantzako Herriko Etxean eman behar dute izena, «dugun egoera dela eta edukiera mugatua izanen baita».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun