Abenduaren 12an, 19:00etan, dute hitzordua Harriondoa Kultur Etxean. Sarrerak Xagu eta Telletxean eskuratu daitezke bortz euroren truke.
Kontzertu berezi honetan Ciento Volandoko taldekideek herriko bertze hainbat musikarirekin eskainiko dute kontzertua. Hauek dira larunbatean parte-hartuko duten musikariak: Joseba San Sebastian Gaztelumendi, Carlos Colina, Mattin Arbelaitz, Raul Elizalde, Jon Alberro, Pello Etxebeste eta Xabier Fagoaga Maya.