Lesakako Andra Mari zahar etxean egun gogorrak igaro ondotik, pixkanaka normaltasunera itzultzen ari dira: egoitzako bizilagunak gelatik atera, egoitzaren barrenean eta kanpoko aldean ibiltzen hasiak dira.
Fisio, terapeuta eta denbora libreko jarduerak ere lehengo martxan egiten hasiak dira, baita auxiliarrekin egiten dituzten jarduerak ere.
Asteartean, gainera, Andra Mari egun handia ospatu zuten, egoitzako zaindariaren eguna, alegia. Egoitzako aunitzek hala eskatuta, David Galarza apeza etorri zen otoitz egitera eta horretaz gainera, bazkari berezia, musika eta bertzelako ospakizunak izan zituzten.
Andra Mari Zahar Etxetik aipatu digutenez, «pixkanaka eguneroko normaltasuna berreskuratzen ari gara», eta horren erakusgarri, datorren astean berriz ere bisitak martxan jarriko dituztela.
Zahar Etxean eskertuak daude jaso duten babesagatik eta «bide batez eskertu nahi ditugu modu batera edo bertzera gutaz oroitu edo lagundu diguten pertsona eta erakunde guztiak».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!