Ortzegunean, abenduaren 3an, Zazpiak bat, Euskal Herriko armarriaren historia izenburupean herriko Andoni Esparzak Euskal Herriko armarriari buruzko solasaldi interesgarria eskaini zuen.
Ortziralean, berriz, abenduaren 4an Unai eta Eñaut Agirre bertsolariak aritu ziren Auskalo zeinek jarriak izeneko saioan bertaratutakoen gozamenerako.
Larunbatean, abenduaren 5ean, Petti musikariaren kontzertuaz gozatu zuten.
Igande goizean, abenduaren 6an, dantzariek beraien saioa eskaintzeko zuten baina, eguraldia lagun ez zutenez, bertan behera gelditu zen.
Arratsaldean haurren txanda izan zen; ipuin kontalariekin ipuinak aditu ez ezik, kantuan eta dantzan ere aritzeko aukera izan zuten.
Astelehenean, abenduaren 7an, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenak Bakean dagoenari bakean utzi binakako bakarrizketa komikoa eskainiko dute, Baratzondon, 19:00etan.
Abenduaren 8an, Aste Kulturalari bukaera emateko, gaztetxoentzako (12-14 urte bitartekoentzat) Aukera gazteak filma pantailaratuko dute 18:00etan, Baratzondon.