Irain eskolan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 7a, 09:00

Aurten ere, Irain eskolako ikasle eta irakasleek, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egite aldera, abenduaren 2an, Euskararen Eguna ospatu zuten. Euskaraldia ekimenarekin lotuz, hainbat ekintza antolatu zituen eskolan bertan, euskararen erabilera aldarrikatzeko.

Egunari hasiera emateko, 5.mailako ikasleek bertsoak kantatu zituzten eta, ondoren, Begi-Luze-rekin egoteko aukera izan zuten. Goizean, “Euskaraz gehiago, gehiagorekin, gehiagotan lelopean, pankarta eta leloak irudikatu zituzten eta, aldi berean, ahobizi eta belarriprest txapak egin zituzten. Talde bakoitzak prestatutako euskal kantu eta dantzen emanaldiarekin bukatu zuten eguna. Irain eskolako neska-mutikoek egun osoko egitarau oparoa izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun