‘Bi urte, lau hilabete eta egun bat’ dokumentala emanen dute abenduaren 6an, igandean 18:30ean Harriondoa Kultur Etxean. Ondotik mahaingurua izanen da. Sarrera 3 euro ordaindu beharko da.
Bi urte, lau hilabete eta egun bat, Lander Garrok zuzendutako dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten sei lagunen istorioa kontatzen du. Gauza aunitz daukate komunean sei lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa baino. Arrazoi aunitz egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.