2021eko aurrekontuak
Azken urteetan bezala, aurrekontu berriak adosteko batzar irekia eginen dute aurten ere, heldu den asteko ortzegunean, abenduaren 10ean, 17:00etan. Bilera Kultur Etxeko areto nagusian eginen dute eta herritar guztientzat irekia izanen da.
Larre erreketak
Mendiko oteak eta sasiak erre nahi dituzten guztiek abenduaren 31 baino lehen idazkaritzan eskaera egin beharko dute, gero eskaera Nafarroako Gobernuan tramitatzeko. Behin baimena hartuta, 2021eko apirilaren 30a izanen da erreketak egiteko azken eguna. Udalak gogorazi du «baimenik gabeko erreketak egitea debekatuta dagoela».