Ricardo Baroja ikastetxeko ikasleek Alkaiagako Garbigunea bisitatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 29a, 11:00

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen harirat, Bortzirietako Mankomunitateak, Nafarroako Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoarekin eta Bortzirietako ikastetxeekin batera, hainbat jarduera antolatu ditu, herritarrak hondakinen sorrera murriztearen garrantziaz ohartarazteko.

Jarduera hauen baitan Ricardo Barojako ikasleek Garbigunea bisitatu dute. Bertan, zer hondakin mota biltzen den eta Mankomunitateak hondakin horiekin zer kudeaketa egiten duen ikusi ahal izan dute.

Gainera, bisitaren ondotik, kantinplora bat jaso dute, erabilera bakarreko plastikozko botilen hondakinak murriztea sustatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!