Traktoreen azterketa teknikoa egiteko hitzorduak ortziralean eta asteartean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 26a, 13:00

Ortzirale honetan, azaroak 27, eta heldu den asteartean, abenduak 1, traktoreei azterketa teknikoa egiteko unitate mugikorra Arantzako frontoian izanen da.

Udalak jakinarazi duenez, herriguneko eta Eguzkialdea auzoko herritarrek ortziralean 10:15etik eta 14:00etara bitarte izanen dute traktoreak eramateko aukera. Bordalarrea, Aientsa eta Azkilarreko auzotarrek, berriz, heldu den asteartean, abenduaren 1ean ordutegi berean izanen dute traktoreak eramateko aukera. Quad eta ziklomotorren azterketarik ez dute eginen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun