Paris 365 Fundazioarentzat janari bilketa eginen dute ortziralean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 26a, 10:00

Goizez eta arratsaldez jatekoa Bortzak Bat kooperatiban bilduko dute.

Bertze urte batez, Paris 365 Fundazioa laguntzeko janari bilketa egiten dute aurten ere Arantzan. Zehazki, bihar, azaroak 27, bilduko dute janaria, Bortzak Bat kooperatiban. Ekarpena egin nahi duenak goizez, 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara, kooperatibara eraman beharko du jatekoa. Betiko moduan, iraupen handiko edo iraungitze data luzea duten elikagaiak eramateko deia luzatu dute.

Bertzetik, fundazioa diruz lagundu nahi duenak ere izanen du horretarako aukera. Herriko bankuetan fundazioak duen kontuan egin dezake ekarpena.

2014az geroztik Paris 365 Fundazioarekin elkarlanean ari dira Arantzan eta Igantzin. Aitzinetik, zortzi urtez Behar-Bidasoa erakundearei laguntzen aritu ziren, janari-bilketak eginez, erabilitako arropak emanez, diruz lagunduz... Bertze bi urtez, arro­pa Iruñeko Gurutze­ Gorrira eraman zuten, eta orain, Paris 365 Fundaziora bidaltzen dute bildutakoa. Joan den urtean, erraterako, bi herrietan 3.500 kilo elikagai bideratu zizkieten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun