Berako Udalak aho batez Euskararen Nazioarteko egunerakin bat egin du

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 3a, 11:00
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 20 urte egin zituenean, 2010ean Beran egindako ekitaldia.

Berako Udalak, azaroaren 23an egindako osoko bilkuran, euskararen aldeko apustua egitea erabaki zuen.

Pandemia garai honetan, «bertze hainbat sektorek bezala, euskarak ere zenbait ondorio jasan ditu, batez ere, erabilera mailan» adierazi zuen Berako Udalak. Era honetan, gizartea «euskaraz biziberritu behar dugula eta euskararen ahotsa munduari zor diogula» aldarrikatu zuen. 

Euskararen aldeko eginahal honetan Euskaraldia ekimena ere aipatu zuen non «norbanako zein erakundeen konpromisoa ezinbertzekoa den».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun