Su-eten akordioaren bukaerarekin, lurralde osoan gerra-egoera ezarri da. Ildo horretan, Berako Udalak «euskal erakunde eta gizarte zibila lanean dihardute Saharako herriaren eskubide legitimoen defentsarako» aldarrikatu du.
Adierazpen instituzionalarekin bat eginez Udalak «elkartasuna eta babesa adierazten die Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari, SEAD, eta Fronte Polisarioari». Era berean, «Nafarroako Gobernuari SEADen eta fronte Polisarioaren aldeko jarrera publikoa har dezala» eskatzen dio.
Gainera, «Marokoko Erresumak 1991n Fronte Polisarioarekin sinatutako su-etenaren apurketa» salatzen du.
Azkenik «Europar Batasuneko erakundeei SEAD eta Fronte Polisarioa defendatzeko» eskatzen die «saharar herriaren eskubide legitimoen defentsan aktiboki parte hartuz».