Bisita gidatuei dagokienez, Covid-19aren testuinguruan bisitak nabarmenki jautsi omen zaizkie, «aitzineko urteetako kopuru erdira». Gainera, aurten bertze hainbat jarduera ere alde batera utzi behar izan dituzte osasun larrialdiarengatik: irailean egiten den tradizioaren besta, usategietako igandea eta 12 uso bizien zozketa, lehiaketa gastronomikoa eta baita urtero Pirinioetako usozaleek egiten duten bazkaria ere.