Eskualdeko artisauen produktuak ikusgai eta erosgai izan dira Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 23a, 12:00

Larunbat goiz hotzeko behelainoak uxatu eta eguraldi eguzkitsuarekin egin zuten eskualdeko artisauen feria Lesakan. Janariak eta edariak, bitxiak, eskulanak, ukenduak, arropak eta oinetakoak… ikusteko eta erosteko aukera zabala izan zen plazatik alondegirako tartean. Herriko zenbait dendarik ere beraien produktuak denda-atarietara atera zituzten eta giro polita izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun