Bertzeak bertze, azken urteetan emakumeen aurkako indarkeria ikusarazi eta identifikatzeko «aurrera pausu ugari» egin direla aldarrikatu du. Hala ere, «lan guztia gorabehera, oraindik ere berdintasuneko gizarte bat lortzeko bide luzea» dugula gogorarazi du. Gainera, «Covid-19 pandemiaren ondorioz bizitzea egokitu zaigun osasun-krisiak agerian utzi ditu oraindik bere horretan dirauten ezberdintasunak eta, kasu batzuetan, hauek larriagotu» egin direla salatu du.
Bertzalde, komunikabide anitzek indarkeria jasaten duten emakumeak «biktimizatu eta haietaz irudi pasiboa helarazten» dutela gaineratu du. Udalak argi adierazi du, berdintasunera bidean, beharrezkoa dela «maskulinitate eta feminitate eredu tradizionalak deseraikitzen jarraitzea, eta maitasun erromantikoaren mitoa baztertzea.
Bukatzeko emakumeen kontrako indarkeria deuseztatzeko konpromisoa adieraztera gonbidatu ditu herritarrak, baita «ezberdinkeria mota guztiak eta emakumeei haien askatasuna eta autonomia erabiltzea egozten dieten muga eta baldintza guztiak salatzea ere».