Eskualdeko artisauen merkatu ttikia azaroaren 21ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko azaroaren 20a

Osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun neurrik hartuko dira.

Azoka 10:00etatik 14:00etara izanen da eta osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak hartuko dira.

Larunbat honetan, azaroak 21, goiz osoan eskualdeko artisau eta produktuak izanen dira Lesakako Beheko Plazan. Azokak norabide bakarra izanen du, sarrera Plaza Zaharretik eginen da eta irteera Alhondigatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun