Beti Gazte Elkarteak 2021eko mendi lizentziak berritzeko deialdia zabaldu du

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 19a, 08:00
Abisurik pasatzen ez dutenei lizentzia aurreko urteko baldintza beretan berrituko zaie. Lizentziaren kostua 2020ko abenduaren hasieran kobratuko da.

2021eko mendi lizentzien alta/baja emateko edo modalitatea aldatzeko epea azaroaren 30a izanen da.

Lizentziaren berriztapena hiru modu ezberdinetan egin daiteke:

  • Beti Gazte Elkarteko egoitzan azaroaren 23an eta 30ean (18:30-19:30).
  • Whatsapp bidez edo 676 57 51 07 telefonoroa deituta astelehenetik ortziralera (15:00-20:00).
  • Posta elektroniko bidez MENDIA@BETIGAZTE.NET e-Postan.

Informazio gehiago www.betigazte.net webgunean eskuragarri dago.

Prezio eta modalitateak

  • B: Espainian estaldura. (Taulan urdin kolorez)
  • C: Estaldura Espainian, Frantziako Piriniotan, Andorran, Portugalen eta Marokoko Atlasean. (Taulan more kolorez)
  • D: Estaldura mundu osoan 7.000 metrotik beiti.(Taulan berde kolorez)
  • E: Estaldura 7.000 metrotik goiti. (Taulan gorri kolorez)

*Aseguruak mendizaletasuna, eskalada, rokodromoa, alpinismoa, amildegien jaitsiera eta mendiko eskia jarduerak estaltzen ditu.

  Nafar txartela FEDME txartela
B estaldura
65 urtetik gorakoak 47,00€ 58,95€
Helduak 66,00€ 77,95€
Gazteak 18,00€ 23,60€
Haurrak 14,00€ 15,20€
C estaldura
65 urtetik gorakoak 62,00€ 73,95€
Helduak 81,00€ 92,95€
Gazteak 33,00€ 38,60€
Haurrak 29,00€ 30,20€
D estaldura
65 urtetik gorakoak 113,00€ 124,95€
Helduak 133,00€ 144,95€
Gazteak 85,00€ 90,60€
Haurrak 80,00€ 81,20€
E estaldura
65 urtetik gorakoak 1.309,95€ 1.321,90€
Helduak 1.329,08€ 1.341,03€
Gazteak 1.281,30€ 1.286,90€
Haurrak 1.276,80€ 1.278,00€
*Eski  gehigarria                                                     30,10€
*BTT gehigarria                                                     16,90€
*Snow gehigarria                                                     40,10€

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun