Bertan, urte honetan zehar egin den mugikortasun planaren emaitzez gain, hurrengo urtean Lesakako Udalak mugikortasun arloan eginen dituen inbertsioak aurkeztuko dituzte. Hiritik At Kooperatiba, LUA arkitektura bulegoko arkitektoa eta udal ordezkariak arituko dira hizlari. Gaur egungo egoera dela eta, edukiera mugatua izanen da eta osasun neurri guztiak hartuko dira.