Beratar bat autoan 35 kilo marihuanarekin atzeman dute

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 17a, 10:38

Guardia Zibilek N-121-A errepideko kontrol batean topatu dute. Antza, usain handia sumatu dute autoan eta begira hasi direnean, autoan gordeta 35 kilo marihuana aurkitu dizkiote, kilo erdiko 70 paketetan bilduak. Osasun publikoaren kontrako delitua egitea egotzita atxilotu egin dute, eta jakinarazi dutenez, bere Berako etxea ere miatu dute. 50.000 euro eskudirutan ere atzeman dizkiote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun