Sunbilla, Lekaroz eta Arantzara joan dira Ttipi-Ttapak zozketatutako Errigorako saskiak

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 17a, 18:00

Ttipi-Ttapak Errigorako hiru produktu sortak  zozketatu eta banatu ditu dagoeneko. Saski beltza, betiko klasikoa, Arantzako Mari Jose Oskoz Jauregiri egokitu zaio; saski berdea (ekologikoa) Lekarozko Ane Miren Garde Alemani eta saski zuria (berezia) Sunbillako Rosario Indakoetxea Zugarramurdiri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun