'ZuTuberrak' emanaldia gibelatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 18a, 17:00
Bi emanaldiak Berako Kultur Etxean 18:00etan eginen dira. Irudian aurreko edizio bateko argazkia.

Berako XXII. Kafe Antzerki Zikloak aurten bi emanaldi izanen ditu ZuTuberrak eta Ez dok hiru akustikoa.

ZuTuberrak emanaldia gibelatu egin dute, heldu den iganderako, azaroaren 22rako, programatuta bazegoen ere, azkenik, ikuskizuna abenduaren 6an emanen dute.

Bertze emanaldia, Tartean Teatroaren Ez dok hiru akustikoa, aurreikusitako egunean eginen dute, azaroaren 29an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun