Beran kamioilari bati 6.103 euro jarri dizkiote isunetan zazpi arau-hausterengatik

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 15a, 18:00

Atxiloketa bart arratsean gertatu da Beran foruzainek kontrol batean kamioi bat gelditu eta gidariari, Erandioko (Bizkaia) 33 urteko gizonezkoari, drogak detektatzeko proba egin diotenean. Foruzaingoak jakitera eman duenez, kanabis, anfetamina, metanfetamina, heroina eta kokainan positibo eman du.

Drogen proban positibo emateaz gain, kamioiak ez zuen asegururik eta IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) 2017an iraungita zuen, eta Berara «lagun bat bisitatzera» zetorrela adierazi omen zien foruzainei. Azkenean, gauza bat eta bertze, zazpi arau-hauste leporatu dizkiote:

  1. Positibo emateagatik 5 drogatan (1.000 €)
  2. Derrigorrezko asegururik gabe ibiltzeagatik (2.800 €)
  3. Haxixa edukitzeagatik (601 €)
  4. Etxeratze agindua ez errespetatzeagatik (601 €)
  5. Nafarroan sartzeagatik legez onartutako arrazoirik gabe (601 €)
  6. Legez kanpoko arma bat (nabala handi bat) eramateagatik (300 €)
  7. Kamioia IAT pasatu gabe izateagatik 2017az geroztik (200 €)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun