'Komando funk' taldearen kontzertua azaroaren 21ean Harriondo Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 18a, 07:00
Edukiera mugatua izanen da eta sartzeko maskara erabiltzea derrigorrezkoa izanen da.

Azaroaren 21ean Lesakan zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izanen dute.

Komando funkek larunbatean, 19:00etan, Lesakako Harriondo Kultur Etxean kontzertua eskainiko du. Sarrerak Xagun eta Telletxean daude salgai, 3 eurotan.

Antolatzaileek prebentzio neurri guztiak beteko direla adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun