Hil-kanpaiak Imanol Rayo zuzendariaren bigarren film luzea da. Gidoilariak Joanes Urkixo eta Miren Gorrotxategi dira eta aktore nagusiak, aldiz: Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Yon Gonzalez, Asier Hernandez, Iñigo Aranburu, Dorleta Urretabizkaia, Josean Bengoetxea, Kandido Uranga, Patricia Lopez Arnaiz, Andres Gertrudix eta Itxaso Arana.
Sinopsia
Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Etxekoek, Fermin eta Karmen senar-emazteek, Nestor semeari deituko diote eta horrek, berriz, Ertzaintzari. Baina ertzainak iristean, ez da hezurrik egongo. Segidan, hil-kanpaiak joka hasiko dira auzoko baselizan. Adur txarreko seinale horrek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu.