Landagain guraso elkartea laguntzeko eguberrietako bonboiak salgai paratu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 15a, 10:00

Eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 30a izanen da.

Urteroko hitzorduak alde batera gelditu direnean, Landagain guraso elkarteak bere diru sarrerak murriztuak ikusi ditu. Hortaz, guraso elkarteari bultzada bat emateko, Eguberrietako bonboiak salgai paratu dituzte.

Lau dira eskaintzen diren produktuak. Bakoitzetik nahi haina eskatzen ahal dira eta nahi duen guztiak egin dezake eskaera. Eskaera egiterakoan ordainketa egin beharko da.
Eskaera kopuruen arabera, elkarteak hornitzailetik opari bat jasoko du eta kolaboratzaile guztien artean zozketatuko du. Eskaera kopuru handitu bezala, zozketatuko den oparia hobea izanen da.
Eskaerak kultur etxean 16:00-19:45 egin ahal izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun