Beti Gaztek bazkideei albisteak bidaltzeko Whatsapp taldea sortu du

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 13a, 17:00

Beti Gazte elkarteak difusio taldea sortu du.

Whatsapp talde honen bidez Beti Gazteko bazkide direnek elkarteak antolatzen dituen kontu guztien inguruko informazioa eskura jaso ahal izanen dute.

Taldean sartu nahi dutenek 696 80 98 86 zenbakira idatzi behar dute. Erabiltzaileek hurrengo egunetan mezu garrantzitsu bat jasoko dute, eta horrela ez bada, elkartera deitu eta arazoa konpontzen saiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun