Zakur kakak biltzeko zaborrontziak jarri dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 13a, 15:00
Hemendik aurrera Lesakako biztanleekĀ zakurren kakak biltzeko ez dute aitzakiarik.

Aurreko hilabetean etxeko animaliak, eta batez ere txakurrak izatea arautzen duen ordenantza onartu zen. Ordenantza honen harirat Udalak herrian hainbat zaborrontzi jarri ditu.

Eginkizun honetarako, plastikozko boltsak baino boltsa biodegradagarriak erabiltzea hobesten da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun