50 euroko erosketa-txartelak zozketatuko ditu Lesakako Zerbitzuen Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 12a, 15:00

Ekimen honen helburua biztanleen artean herria bizirik mantentzea izanen da.

Lesakan erosi eta 50 euro irabazi lelopean herritarrek erosketak bertako dendetan egitera bultzatu nahi ditu Lesakako Zerbitzuen Elkarteak. Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz sustatu duen kanpaina horrekin komertzio bakoitzak erosleen artean 50 euroko erosketa-txartela zozketatuko du.

Azaroaren 9tik 22ra, Lesakan egindako erosketek saria izan dezakete. Bezeroen artean, erosketak herrian egitearen truk, 50 euroko erosketa-txartela zozkatuko du komertzio bakoitzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun