Bertako ekoizleen merkatua izanen dute larunbatean Beralandetan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 7a, 07:00
Larunbat honetan Beralandetan azoka izanen da.

Ilbeltzaren 9an, 10:00etatik 13:30era Beralandetan bertako ekoizleen merkatua eginen dute. 

Hilabeteko 2. larunbatean egiten den merkatua Beralandetan eginen da. Eguraldi ona eginez gero, atarian bertan, eta txarra eginez gero, barrenean.

Merkatuan eskualdeko ekoizleak egonen dira beraien produktuak saltzen: gasna, eztia, ukenduak, arroltzeak... Merkatuak ekoizleekin zuzeneko harremana izateko aukera ematen du, beraien produktuei nahiz lan egiteko moduari buruz lehen pertsonan hitz egin ahal izateko. Berako Udalak eta merkatuan parte hartzen duen ekoizle taldeak herritarrak animatu nahi ditu larunbat goizean merkatura hurbiltzera, baita zonaldeko ekoizleak bertan parte hartzera ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun