Kotto omentzeko horma-irudia egin dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 9a, 16:00

Urriaren 31n 15 urte bete ziren eta, horren harirat, asteburuan horma-irudia egin dute.

Aurten 15 urte bete dira espetxe politikak Jose Angel Altzuguren Kotto erahil zuela eta ekitaldi jendetsurik egin izan ez bada ere, bera omentzeko horma-irudia egin dute Eztegara pasealekuan.

15 urte bete diren honetan herritar nahiz lagunek ezin izan dute Kotto omentzeko ekitaldirik egin. Hala ere, aitzinago ekitaldirik egitea ez da baztertzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun