Txistu eta piano duoa, bibolin eta piano duoa; nahiz, bibolin eta txistu duoa, denetik eskaini zuten musikariek: Kontrapasa (Jose Olaizola), Txoriak (Aita Hilario Olazaran), Eztai taldea (Aita Donostia), Donostia (Pablo Sorozabal), Poupée Valsante (Fritz Kreisler), Mendiko soinuak (Jesus Guridi), Le basque-La Biscayenne (Marin Marais), Hiru ataletako alborada (Eduardo Gorosarri) eta Hiru dantza (Aita Donostia) jotzen zuten bitartean, bi dantzariek ikuskizun honetarako egindako koreografiak ere dantzatu zituzten eta bisetan, Jose Ignazio Ansorenaren Kurruxko fandangoa eta Berako Makildantzako zati batzuk opari.