Etxalarko Udalak dirua itzuliko die Nafarroak mugak ixtearen ondorioz ehizatzera etorri ezin izan dutenei

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 8a, 12:00
Denboraldia aprobetxatzerik izan ez duten ehiztariei dirua itzultzeko 15.000 euro arte ditu altxatuak udalak.

Nafarroak eta Euskadik koronabirusaren hedapena geldiarazteko ezarri dituzten neurrien ondorioz, hainbat ehiztarik ezin izan dute ehiza denboraldia aprobetxatu. Ehiza denboraldi ofiziala abendura arte luzatzen ahal bada ere, orokorrean, urriaren erdialdetik azaroko bigarren edo hirugarren astera arte izaten dira uso pasa handienak.

Udazkenean arau zorrotzagoak izan zitezkeelakoan, iraileko enkanteetan Gipuzkoako ehiztariek eta Etxalarko udalak konpentsazio mekanismo bat adostu zuten. Orain, ehizatzera etortzerik izan ez dutenei dirua itzuliko die.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun