Atzo goizean Etxalarko Usategietan suziriekin adierazi zuten sareetan 100 dozena uso ehizatzera ailegatu direla

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 6a, 20:00
Aurtengoan ez dute paleta aunitzetan botatzerik izan Etxalarko usategietan. Argazkia Trepagibelean ateria da..

Goizeko hamaikak baino lehentxeago usazaleek bota zuten suziri batek ohartarazi zien etxalartarrei Usategietako sareetan 100 dozena uso ehizatzera ailegatu direla. Duela 70 urte, 1.200 dozena uso ehizatu zituzten sasoi osoan. 

Ehiza sistema tradizional honen oinarria berezia da: usoak Iarmendiko lepotik hurbil direnean, sare bidezko ehiztariek, alturan dauden hainbat trepatik hegazti harraparien itxura hartzen duten paleta zuriak botatzen dituzte airera, eta, horiek ikusita, uso bandadak izitu eta beheiti jausten dira eta, berehala, mendi lepoan zuhaitzen artean paratuta dauden sareetan harrapatzen dituzte.

Sistema tradizional honekin 100 dozena uso ehizatzera iritsi ziren atzo Etxalarko usategietan. Suziria Iarmendiko lepoan entzun zen, batez ere, Etxalar eta Sara arteko mugan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun